0
 
denda

online
Eskulanen Etxea
Casa de Labores
Elkano, 5. 20004 Donostia.   Tel: 943 42 02 05   Mail: info@casalabores.com
Txiotu / Facebooken partekatu
Eskulanen Etxea
Casa de Labores
Elkano, 5. 20004 Donostia
T. +34 943 42 02 05
M. info@casalabores.com
Hemen zaude:  Eskulanen Etxea / Nor gara / Historia

Historia

1903an ireki zuen lehen tailer/denda Mª Concepción Arrieta Segurolak, bere bi anaien laguntzarekin; Jose León (ebanista) eta Felipe (margolaria). Narrika kaleko 23. zenbakian zegoen orduan, baina laster aldatu zuten egoitza gaur egungo denda dagoen Elkano kalera.

Hasiera hasieratik, prestatutako eskulanen eta harien salmenta toki izan zen, baina baita brodatu, pintura eta marrazketa eskola/tailerra ere. Ezkontza arreoak eta mota guztietako brodatuak diseinatu eta marrazteaz arduratzen ziren.

Concharen heriotzaren ondotik bere ahizpa Mariak hartu zuen dendaren gidaritza, eta haren atzetik, 1947. urtean, bi hauen iloba Mª Concepción Arrieta Lizarribarren esku geratu zen.

Garai hartan Eskulanen Etxeak tailerrak emateari utzi zion, baina eskulanen prestaketan segitu zuten; mahai-zapigintza, haurrentzat eskulanak, "petit point" tapizeriak, gurutze puntua eta era guztietako eskulanak.

Brodatzaileak 20. mendearen lehen hamarkadan

Salmenta komertziala indartzen joan zen pixkanaka eta Donostian artile salmenta egin zuen lehen denda izan zen, gaur egunean egiten dugun bezalaxe.

90. hamarkadan Mª Concepciónen semealabak (Conchi, Félix, Yolanda eta Gertru) izan ziren dendaren modernizazioa burutu zutenak, beti ere hasierako espiritu erromantikoa galdu gabe, baina sekzio berriak sortuz: beheko solairuan autozerbitzua ireki zen adibidez, mertzeria gaietan sistema hau ezartzen aitzindari izanik.

2011n laugarren belaunaldiaren esku gelditu zen denda, Mª Concepción Arrietaren iloben esku, hain zuzen ere.

© Eskulanen etxea  |  Lege Oharra  |  Diseinua eta Garapena
Casa de Labores
Eskulanen Etxea
 

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago